Ibai-Artek argazki lehiaketa deitu du, lehenengoz

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko eka. 5a, 17:10
Arrasateko merkataritza eta zerbitzuak argazki batean islatzea du helburu lehiaketak eta astelehenean zabalduko da argazkiak aurkezteko epea, ekainaren 28ra arte. Sari eta zozketa interesgarriak izango dira.

Herriko merkataritza eta zerbitzuak islatzea. Helburu horrekin argazki lehiaketa antolatu du lehenengoz Ibai-Arte merkataritza elkarteak. Gaur zabalduko dute argazkiak aurkezteko epea, hilaren 28ra arte. 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, eta 18 urtetik beherakoek guraso edo tutorearen baimena beharko dute. 

Sariak eta zozketa
Parte hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahalko du gehienez; argazkiak jpg formatuan eta paperean entregatu behar dira –24x30 zentimetroko tamainan– ohiko korreoz.  Honakoa da helbidea: Nafarroa etorbidea 17, 20500 Arrasate. Informazio gehiagorako Ibai-Arteren webgunera jo.

Lehiaketak sari erakargarriak izango ditu. Epaimahaiaren ustez onena den argazkiaren egileak 500 euro jasoko ditu Ibai-Arteko bazkide den edozein saltokitan erosketa egiteko. Bigarren saria 300 eurokoa izango da eta hirugarrena, azkenik, 200 eurokoa. Bestalde, merkataritza elkartearen webgunearen bitartez jarraitu ahalko da lehiaketa. Gainera, botoak ematen dutenen artean 100 euroko hiru txartel zozketatuko dituzte, Ibai-Arteren dendetan erosketak egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak