Hala, Ibai-Arte txartela erabiltzen duten bezeroek 10 euroko, 20 euroko eta 50 euroko erosketa hobariak jasotzeko aukera izango dute. Izan ere, 9.000 euro banatuko ditu Ibai Artek hobarietan. Honako hau da hobari guztien banaketa: 10 euroko 400 hobari, 20 euroko 150 eta 50 euroko 40.
Hobariak nola lortu
Joan den urriaren 1etik dago martxan Ibai-Arteren ekimen berria, eta bezeroek urte amaierara arte, hots, abenduaren 31ra arte, izango dute abantaila horiez gozatzeko aukera.
Hobariak eskuratzeko bezeroek Ibai-Arte txartela erabili beharko dute euren erosketak egiterako orduan. Hala, momentuan bertan jakingo dute zortekoak izan diren edo ez, hobariak –egongo balira– datafonotik bertatik ateratzen den txartelean agertzen baitira. Gero, hilabete amaieran, txartelaren kargua egiten zaion kontu korrontean zuzenean jasoko dute hobaria.
Gainera, azaroaren 30era arte, Ibai-Arte txartela erabili duten bezeroek, bi pertsonendako Kanarietara bidaiarako –astebeterako– zozketan sartuko dira. Azkenik, urri amaierarako gertu egongo da Ibai-Arteren Puntu eta Oparien gida.