Ibai-Arte Txartela datorren hiletik aurrera erabili ahal izango da

Ubane Madera 2008ko irailaren 17a

Urriaren lehenengo hamabostaldian hasiko da funtzionatzen Ibai-Arte Txartela. Ibai-Arte elkarteak emandako datuen arabera, 500 txartel baino gehiago eskatu dituzte eta 100 saltoki inguruk bat egin du proiektuarekin.

Ibai-Arte merkatari elkarteak bezeroak fideliekainean aurkeztu zuen egitasmo hori, ekainean. Helburua da bezeroen erosketak "saritzea" eta "Arrasateko merkataritza berrindartu eta etorkizunari begira aurreikusten diren erronka handiei aurre egiteko tresna" eskaintzea.

Elkarteko kideak pozik daude orain arte lortutako erantunarekin; hala adierazi du Arantza Arantzabalek, elkarteko presidenteak: "Pozik gaude, bai. Geroago eta gehiago datoz dendetara txartelaren gainean galdetzera". 

Abantailak
Txartela eskuratzen duenak abantailak izango ditu: deskontuak, erosketak finantzatzeko aukera, puntuen truke opariak   eta beste: "Ordaintzeko erabil daiteke  edozein txartel moduan, eta ez dago banketxez aldatu beharrik; dirua norberak esaten duen kontutik kentzen dute, ez da beharrezkoa Caja Ruralen konturik zabaltzea,", azaldu du Arantzabalek. Gainera, txartela funtzionatzen hasi eta lehen hilean txartelarekin erosketak egiten dituztenek %5eko beherapena izango dute. 

Eta horrekin guztiarekin batera, kreditua ere badu txartelak: "Banketxeak ematen du 1.200 euroko finantzazaioa; hau da, kontu korrontean dirudik izan ezean, 1.200 euroko kreditua dauka, interes barik. Hortik aurrera, finantzazio handiagoa behar izanez gero, banketxearekin ipini beharko da harremanetan".
Iba-Artek eta Caja Rural Navarrak elkarlanean bideratu dute txartela. Doan eskura daiteke, Ibai-Arteren saltokietan edo Caja Rural Navarraren bulegoan; hasierako eskaerek, gainera, guardasola dute opari.

Jardunaldia

Bestalde, Ibai-Arte elkarteak hitzordua egin du biharko, eguena. Hain zuzen ere, jardunaldia egingo dute, Kulturateko areto nagusian, 20:00etan. Gaia da Merkatal Hirigintza eta Jose Allende Landa izango da hizlaria; bera da Hirigintza Planifikazioan katedraduna.

Gai horrekin interesa duen edozein joan ahal da hitzaldira. Hori bai, komeni da aldez aurretik izena ematea. Honako telefono zenbakian egin behar da hori: 943 79 30 90

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak