Iazko ekainaz geroztik, ia bikoiztu egin da Arrasateko langabezia

Ubane Madera 2009ko api. 27a, 10:43
Datu kezkagarriak utzi ditu langabeziak Arrasaten: martxoaren 31ra arteko datuen arabera, dagoeneko 1.500 lagun dira lan barik geratu direnak. Ehunekotan begiratuta, langabezia tasa %12,96raino iritsi da.

Horiexek azkeneko datuak. Baina datuen eboluzioari begiratzen badiogu, kezka areagotu egiten da. Izan ere, datuek erakusten dute iazko ekainaz geroztik ia bikoiztu egin dela langabezia kopurua Arrasaten, 2008ko ekainean 808 langabe zeuden-eta.

Lana galdu dutenen profila

Arrasateko Udaleko Enplegu Sailak bidali ditu datuok; lana galdu dutenen ezaugarriak ere jakinarazi ditu. Adibidez, gizonezkoak gehiago dira; iazko abenduan hasi zen tendentzia hori ematen. Adinari dagokionez, berriz, langabeen multzorik handiena 20 eta 39 urte bitartekoek osatzen dute eta ikasketen arabera, eskola graduatua edo hortik beherako titulazioa dutenek. 

Horrez gainera, nabarmendu dute industria sektorea dela langabezian igoerarik handiena izan duena; abenduan 573 langabe zeuden sektore horretan eta martxoan, berriz, 750 langabe kontabilizatu zituzten. Maila profesionalari begiratuta, kualifikaziorik bako langileak dira lana gehien galdu dutenak, eta igo da asko eskulangintzako langile kualifikatuen arteko langabezia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak