Ia dena dago gertu udaleku irekietarako: haurren gurasoekin bilerak falta dira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko eka. 10a, 17:29
Txatxilipurdik antolatzen dituen udaleku irekiendako ia dena dago gertu. Ekainaren 28an hasiko dira aurten eta uztailaren 23an amaituko dira. Gurasoen arteko bilerak datorren astean hasiko dira.

Adinaren arabera antolatu dituzte ekintzak: 2 urte eta haur hezkuntzakoekin San Fermin eguna, uraren eguna –ikastetxe, ludoteka eta parkeetara igerileku txiki bat eraman eta jolasak egiten dituzte– eta txiki festa –tailer ezberdinak– izango dira aipagarrienak.
Eta noski, udalekuak festa handi batekin agurtuko dute. Lehen Hezkuntzakoen artean, lehen ziklokoek –1. eta 2. maila– egun osoko bi irteera egingo dituzte, eta bigarren ziklokoek–3. eta 4. maila–, berriz, lehenengoz Txindokiko magalean dagoen Itzala parkera egingo dute irteera.
Elosuko aterpetxera irteerak, noski, ez du hutsik egingo, bi zikloetan. Datorren astean hasiko dira guraso-bilerak egiten (ikus beheko taula). 

Gurasoekin egingo diren bilerak
14, astelehena    Musakola 2-6 urte    18:00etan Santa Marinan
(udaleku irekiak)    Musakola 6-10 urte    19:00etan Santa Marinan
15, martitzena    Erdigunea 2-6 urte    18:00etan Kulturaten
(udaleku irekiak)    Erdigunea 6-10 urte    19:00etan Kuturaten
17, eguena    San Andres 2-6 urte    18:00etan Kulturaten
(udaleku irekiak)    San Andres 6-10 urte    19:00etan Kulturaten
22, martitzena    Oriora lehen txanda    18:00etan Kulturaten
(udaleku itxiak)    Oriora bigarren txanda    19:00etan Kulturaten

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak