Zeinek eska dezake
Laburbilduz, Udalak 22 esparrutarako dirulaguntzen deialdia egitea onartu du, lau sailetan banatuta: Euskara eta Kultura saila, Gizarte sustapenerako saila, Garapen estrategikoaren saila eta Aukea–kirolak.
Dirulaguntza halakoren bat jaso ahal izango dute Arrasaten egoitza eta jardun eremua duten pertsona, elkarte edo entitateek; eta, salbuespen moduan, egoitza eta jardun eremua Arrasaten izan ez arren, Udalak interesgarritzat jotzen dituen ekintzak edo proiektuak lantzen dituzten bestelako entitateek ere bai.
Non eskatu behar dira?
Dirulaguntzak eskatzeko, inprimakiak behar bezala bete ostean, hiru lekutan aurkez daitezke: Biztanleen Arreta Zerbitzuan, Erregistro Orokorrean edo Musakolako kiroldegiko bulegoetan. Azken horretara eraman behar dira kirolarekin lotutako dirulaguntzen eskaerak.
Orokorrean, dirulaguntzak eskatzeko hilabeteko epea zabaldu dute. Hori bai, badira bestelako epeak dituzten dirulaguntza batzuk, adibidez, saltokien edo bestelako negozioen errotuluak edo irudi korporatiboak euskaraz jartzeko dirulaguntzak urte osoan eska daitezke.
Arauak non eskuratu
Argitaratuta daude dirulaguntzen arauak Udalaren webgunean, beraz, han kontsulta daitezke zehaztasun guztiak: arrasate-mondragon.org. Horrez gain, Gazteen Informazio Bulegoa, Emakume Txokoa eta Musakolako kiroldegian eskura daitezke.
Arauotan zehazten dute zertarako emango duten dirua: besteak beste, kirola eta kultura sustatzeko, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko, euskararen erabilera bultzatzeko eta garapen iraunkorra lantzeko.
Dirulaguntzak, sailez sail
Euskara eta kultura
Kultura entitateen ekintzak
Euskara ikasteko
Errotuloak, irudi korporatiboak
Euskaltegiak
Euskararen erabilera sustatzen duten elkarteak
Ikastetxeen ekintzak
Ikasleen gurasoen elkarteak
Irabazi amorik gabeko elkarteak
Gizarte sustapena
Erretiratuen elkarteak
Presoen senideen garraio gastuetarako
Udal tasak ordaintzeko
GKEen lankidetza programak
Gizarte ekintza
Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lantzeko
Gazteendako proiektuak
Herriko musika taldeendako
Aisialdiko begirale ikastaroa egiten duten herritarrentzat
Droga-menpekotasun
tratamendurako laguntza
Garapen estrategikoa
Ingurumen jarduerak
Lanpostu berriak sortzeagatik
Aukea erakunde autonomoa
Kirol taldeen jarduera
Arrasateko kirol taldeen ekintzak