Ia 400 lagun onartu dituzte Arrasateko Udaleko lanpostuen azterketetarako

Ubane Madera 2010eko irailaren 14a

Udaleko Pertsonal Sailak abiarazi du lau lanpostu publiko betetzeko prozesua: bi liburuzain laguntzaile, Biztanleen Arreta Zerbitzuko informazio eta izapidetze agentea eta peoia. Lanpostuok betetzeko azterketak egin ahal izango dituztenen zerrendak argitaratu eta azterketetarako datak zehaztu dituzte (arrasate-mondragon.org). Azterketa guztiak izango dira urrian.

Jende mordoxkari eragingo die, bada, orain abiarazi duten prozesu horrek: 399 laguni zehatz-mehatz, horiek dira-eta azterketetara onartutakoak.

Urriaren azkeneko hiru asteotan

Urrian hasiko dituzte azterketak: urriaren 13an dute hitzordua liburuzain laguntzaile izan gura dutenek; urriaren 20an, Biztanleen Arreta Zerbitzuko langile izan gura dutenek, eta bukatzeko, urriaren 28an, peoi izan gura dutenek.

Azterketak Uarkapen

Hasierako azterketa horiek teorikoak izango dira eta azterketetara deituta dagoen jende kopurua ikusita, Uarkape pilotalekuan egingo dituzte. Azterketa teorikoez gainera, baina, proba gehiago gainditu beharko dituzte lanpostuetara aurkezten direnek; Udalak jakinarazitakoaren arabera, Udalaren web orrian iragarriko dute dagokion egunean.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak