I. Betikolore lore eta landare erakusketa, San Bartolome jaietan Uribarrin

Miren Arregi Amasorrain 2008ko abu. 22a, 16:13
Aurten lehenengoz, auzotarren duela urte bete inguru sortutako Betikolore elkarteak sendabelarren eta loren erakusketa eta lehiaketa antolatu ditu. Bihar, zapatua, izango da 11:00etan hasi eta 13:00ak bitartean.

Bihar,  goizeko 11etan hasi eta ordubatak bitartean, sendabelarren erakusketa bat eta bi lehiaketa egongo dira. Auzotarrek duela urte bete inguru sortu zuten Betikolore  elkarteak, bertako landare eta loreei bultzada bat ematea du helburu. Udalak Uribarriko Barrenatxo errota botako zuela jakin zutenean, hura eta beste auzoko eraikin zaharrak eraberritzeko modua, inguruan lora eta landareak ipintzea zela bururatu zitzaien auzotarrei eta hala sortu zen Betikolore. Aurten bada, esandako moduan, elkarteak lore eta landare erakusketa eta lehiaketak antolatu ditu lehenengoz.

Batetik, esandako moduan, sendabelarren erakusketa egongo da.

Eta bestetik, bi lehiaketa, bata lore txoko deiturikoa eta bestea lore sorta deiturikoa.

Lore txoko lehiaketarekin, kalean balkoi apainduena saritzen den moduan, Uribarriko baserri apainduena saritzea da helburua.

Lore sorta lehiaketan berriz, gura duen edonork, etxeko loreekin egindako lore sorta bat aurkeztu beharko du eta horietatik ederrena aukeratuko dute bozketa bidez.

Betikolore elkartearen eta Uribarriko jaien gaineko informazio gehiago, www.betikolore.org webgunean aurkituko duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak