Hotzari aurre eginaz, jende uholdea Santamasetan

Txomin Madina Milikua 2008ko abe. 22a, 17:56
Asko itxarondako eguna izaten da Santamasetakoa eta aurten ere, hotzari aurre eginaz, kaleak jendez bete dira goizeko lehen ordutik. Zer ikusi, erosi eta dastatzeko aukera zabala topatu dute Arrasate erdigunera hurbildu direnek.

Ganadu feria Laubide plazan jarri dute, artisauak Jokin Zaitegi plazan eta fruitu eta barazkiak, ohikoa den moduan, Seber Altube plazan. Haur, gazte zein heldu, guztien interesa piztu dute postuok.

Honetaz gain, eta txoko guztiak animatuz, ez dira falta izan herri kirolak, zanpantzarrak eta larrain dantza, besteak beste. Krixis txerriak begirada ugari erakarri ditu, baina zalantzarik gabe, taloa, txorizoa eta sagardoa bihurtu dira beste behin, produktu izarrak.

Fruita eta barazkien lehiaketako irabazleak ere eman dituzte jakitera. Hala, barazki posturik onenaren saria Aramaiora joan da, Jose Lonbiderentzat hain zuzen ere. Fruta posturik onena, Mutrikuko Antonio Iparragirrerena izan da, eta herriko posturik onenaren saria Mari Asun Iturbek eskuratu du. Guztiek ere Ino Galparsoro alkatearen eskutik jaso dituzte bai diru saria eta baita garaikurra ere.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak