Gaur estreinatu dute Arrasate Irratiko Osasunaren tartea; datozen asteetan, bada, Arrasateko Adur Hortz Klinikakoen eskutik, hortzak zaintzeko gomendioak eta hortzekin lotutako beste hainbat gai landuko dituzte eguaztenetan, 11:15etan hasita. Berti Amozarrain eta Asun Agirre adituak izango dituzte aipatutako tartean berbalagun.