"Ilusioz eta gogoz" dator Maialen Lujanbio bertsolari txapelduna Arrasateko bertso jaialdira (domekan Amaia antzokian, 18:00etan). Adierazi du ez dela izango "urteroko saio arrunt bat", eta "halako kasua izanda are zentratuago eta are motibatuago" etorriko direla. Jakina, bertso saioan Udalbiltzaren auzia berbagai izango dute "esplizituki edo inplizituki, baina umorea eta bestelako tonuan" ere kantatuko dutela. Halakoak eta beste adierazi ditu Arrasate Irratian. Segidan elkarrizketa entzungai.
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.