Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arrasateko sexologia zerbitzuak antolatuta Homofobiaren aurpegiak izeneko erakusketa antolatu dute. Homofobia, lesbofobia eta transfobia adierazpenak oraindik ere ematen dira, eta mehatxu bat izaten jarraitzen dute. Horregatik, Euskal Herriko Gay-les Askapenerako Mugimenduak (EHGAM) fobia horiei buruzko zenbait aspektu erakusteko erakusketa bat antolatu du. Ehun bat kasu aukeratu ditu, bere garaian oihartzun haundiagoa edo txikiagoa izan zutenak. Domekara arte ikusgai egongo da kulturateko klaustroan.