Homofobia salatzeko zinema jardunaldia

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko maiatzaren 22a

Emakume Txokoak eta Arrasateko Udalak homofobiaren aurkako zinema jardunaldia antolatu dute. Horretarako Aldarte gay, lesbiana eta transexualen arreta zentroaren laguntza jaso dute. Zinema jardunaldia eguenean izango da Amaia antzokian, 20:30ean hasita.

Aldarteko kide batek zinema jardunaldiaren aurkezpena egin ondoren, dokumental bat eta lau laburmetrai izango dira ikusgai: Lovinza Kavumak zuzendutako Rape for who I am (2006) dokumentala eta Pitou (14'), Dyke (9'), El día de la Madre (14') eta Lencería de ocasión (11') laburmetraiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak