Hitzaldiak eta afaria, Arrasateko EAJren urtemuga ospatzeko

Irati Agirreazaldegi 2008ko azaroaren 28a

Abenduaren 5ean beteko dira 100 urte Arrasaten EAJ alderdia sortu zutenetik. Urtemuga ospatzeko hitzaldi-sorta antolatu dute eta alderdiko politikari esanguratsuak izango dira Arrasaten.

Astelehenean, abenduaren 1ean, Jose Ramon Beloki Espainiako Kongresuko EAJren ordezkaria izango da eta eguaztenean, abenduaren 3an, Gasteizko Legebiltzarreko presidente Izaskun Bilbaok egingo du berbaldia. Bi hitzaldiok 19:00etan izango dira, batzokian.

Urteurren afaria

Egubakoitzean, abenduaren 5ean, EAJko presidente Iñigo Urkullu eta Gipuzku Buru Batzarreko buru Joseba Egibar Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan izango dira, 19:30ean. Gero, alderdiaren 100. urteurrena afari batekin ospatuko dute, batzokian. Afaritara joan nahi duten alderdikideek batzokian eman behar dute izena eta abenduaren 2a, martitzena, da azken eguna.

Arrasateko Uri Buru Batzarretik alderdikideei ospakizunetan parte hartzeko gonbita egin diete: "Guretzako oso garrantzitsua da ekimen hura orain dela ehun urte hasi zutenen indarra berritzea datozen urteotan ere gaurkotasun osoa daukan egitasmoarekin jarraitzeko".

Hitzaldiak

Abenduak 1, astelehena
19:00 Jose Ramon Belokiren hitzaldia, batzokian.

Abenduak 3, eguaztena
19:00 Izaskun Bilbaoren hitzaldia, batzokian.

Abenduak 5, egubakoitza
19:30 Iñigo Urkulluren eta Joseba Egibarren hitzaldia, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan.
Hitzaldiaren ostean, afaria, batzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak