Hiru urre ekarri dituzte arrasatearrek Espainiako atletismo txapelketatik

Usoa Agirre 2010eko ekainaren 21a

Maialen Axpek pertika saltoan urrea irabazi zuen, 3,65 metroko saltoa eginda. Iñigo Uribarrenek ere urrea salto hirukoitzean, 14,60 metroko saltoa eginda. Salto hori haizea aldeko zuela egin zuen, bere marka onena 14,26an dago. Azkenik, Euskadiko 4x100 errelebo lasterketan urrea lortu zuen Eukene Dorronsorok parte hartu zuen laukoteak.

Kadete mailako Euskadiko txapelketan, berriz, Malen Ruiz de Azuak urrea lortu zuen 2,70 metroko saltoarekin, gero bertan behera utzi behar izan zuten proba, euria zelako. Izar Gorroñogoitiak zilarra eskuratu zuen salto hirukoitzean (10,50).  

Datorren astean, berriz, Espainiako kadete mailako lasterketa egingo dute, eta bertan parte hartzeko gutxieneko markak dituzte Malen Ruiz de Azuak eta Izar Gorroñogoitiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak