Hiru pertsona atxilotu ditu Udaltzaingoak, Garbigunean lapurretan egiteagatik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko mai. 12a, 13:30
Errumaniar jatorria duten hiru pertsona atxilotu zituen atzo iluntzean Udaltzaingoak, Garagartza auzora bidean dagoen Garbigunean. Garbigunean lapurretan ari ziren; kobrea, aluminioa eta burdina dira, besteak beste, lapurtzen saiatu ziren materialak.

Hiru pertsona horietatik bi 20:30ean atxilotu zituzten udaltzainek, Garbigunetik irten eta gutxira. Bestea harrapatzeko, berriz, udaltzainek ordu erdi inguruz jarraitu behar izan zuten. Izan ere, azken susmagarri horrek Garbigune inguruan dagoen ibaira egin zuen salto; udaltzainek baso inguruan harrapatu zuten.

Atxilotuen artean bat adin txikikoa da eta beste biak, berriz, adin nagusikoak dira. Dilijentzia guztiak aurrera eraman ostean, aske utzi zituzten eta Udaltzaingoak jakinarazi duenez, adin nagusikoei astelehenean egingo diote epaiketa. Adin txikikoarekin dagokion prozesua jarraituko dute.

Udaltzaingoak ez du uste azken egunotan etxe, kotxe zein garajeetan egin diren lapurretekin loturarik dutenik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak