Mozioetako bat alderdi sozialistak aurkeztu du, "Enplegurako eta Tokiko Iraunkortasunerako Estatuko Fondoan sustatzeko diren ekimenen proposamenari" buruzkoa.
Beste bat EHGAM taldeak aurkeztu du, "Benedikto XVI. Aita santuak preserbatiboaz egiten dituen azalpenen" gainekoa.
Eta azkena Oihana Aranburu alkateordeak aurkeztu du, "gazte mugimenduaren kontrako operazio polizialaren" ingurukoa.
Diru kontuak
Bestelako gaien artean, diru kontuak ere mahai gainean izango dituzte, aurrekontuaren exekuzio egoeraren berri emango dutelako batetik, eta bestetik, Iturbide egoitzako aurrekontuan kreditu aldaketa egitea proposatuko dutelako.
Errehabilitaziorako zentroa
Eta bestelako gai bat aipatzearren, errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentroa ipintzeko puntua mahai gainean izango dute zinegotziek. Gipuzkoako Diputazioak eskaera egin du halako zentro bat ipintzeko Erguinen lokala erabili ahal izateko, eta ezustekorik ezean, osoko bilkurak onartu egingo du proposamena.