Hiru milioi euro pasatxoko mailegua eskatuko dio Udalak Kutxa-ri

UbaneMadera-JonBerezibar 2010eko urriaren 8a

3.104.928,42 euro. Horixe da Arrasateko Udalak eskatzeko beharra ikusi duen maileguaren zenbatekoa. Udalbatzarrean jakinarazitakoaren arabera, "hartutako konpromisoengatik edo hasitako obra edo inbertsioengatik, beharrezkoa ikusi da mailegua sinatzea". Hain justu, atzo onartutakoaren arabera, Arrasateko Udalak Kutxari eskatuko dio hiru milioi euroko mailegua, datozen hamaika urtetan amortizatzeko.

3.104.928,42 euro. Horixe da Arrasateko Udalak eskatzeko beharra ikusi duen maileguaren zenbatekoa.

Mailegu eskaeraz gainera, Udalak beharrezkoa ikusi du, baita ere, 2010-2013 urterako finantza plana edo ekonomia plana egitea. Kasu horretan, arrazoia da 2010eko aurrekontua onartu zuela "defizit egoeran".

Hori horrela, plan finantzarioak jasoko luke datozen urteotan zorroztasun handiagoarekin jokatzea, eta besteak beste, zerga bidez ahalegina egin beharko duela eta exekutatu beharreko inbertsioen zenbatekoa gutxitzea erabat.

Bi proposamenen kasuan, adibidez, alderdi popularrak kontra bozkatu zuen, Itziar Lamarain bozeramailearen esanetan, ezin duelako diru-sarreren gutxitzea dakarren plan finantzarioa onartu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak