Hiru mila bisitari inguru Merkemerkauan

Edu Mendibil 2008ko mar. 3a, 00:00
Merkemerkauaren bigarren ekitaldiak 3.000 bisitari inguru izan ditu. Arrasateko dendariak pozik azaldu dira salmentekin. Eguraldi onak ez du lagundu erosleak erakartzeko, baina salmentak orokorrean ondo joan direla azaldu dute antolatzaileek.

Xanpainarekin ospatu zuten atzo iluntzean dendariek eta Arrasateko Udaleko ordezkariek Merkemerkauak jasotako harrera. Antolatzaileek emandako datuen arabera, zapatu eta domekan 18 urtetik gorako 3.000 bisitari inguru izan zituzten. Eguraldi onak ez zuen lagundu erosleak erakartzeko, baina dendariak pozik ziren egindako salmentekin. Iaz bisitari gehiago egon arren, salmentak ez ziren aurtengoak baino handiagoak izan.

Zozketa

Uarkape pilotalekuan zabaldutako Merkemerkauan Arrasateko 23 dendak hartu dute parte, eta azoka eten barik egon da zabalik zapatuan eta domekan, 10:30etik 21:00etara. Nobedade gisa, euro bateko sarrera kobratu dute aurten eta neska-mutikoei zuzendutako ludoteka zabaldu dute. Txatxilipurdiko begiraleak izan dira han lanean, nagusiek erosketak egiten zituzten bitartean. Bestalde, antolatzaileek 1.000 euro zozketatu zituzten eta hauek izan dira irabazleak: Azucena Del Palacio arrasatearra (500 euroko erosketa-txekea jasoko du); Jaione Nuñez arrasatearra (300 euro) eta Francisco Jose Martinez aretxabaletarra (200 euro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak