Zarugalde kalean, adibidez, furgoneta batean ahalegindu dira lapurreta egiten; eta baita Corinto tabernan ere. Azken horretan leiho baten kristalean zuloa egin dute.
Erdigunera etorrita, berriz, Zur-Lur jostailu-dendan ere erakusleihoaren kristalak apurtu dituzte. Eta jakin badakigu erdiguneko beste pare bat lekutan ere ahalegindu direla lapurreta egiten: perfume-denda batean eta arropa-denda batean.
Herrizaingo-Sailak emandako informazioaren arabera, dilijentziak zabalik dituzte. Hiru gazteei egotzitako delitua, berriz, lapurretan egitea indarra erabilita. Emandako xehetasunen arabera, oso gazteak dira hiru atxilotutakoak.