Arratsaldeko 13:15ak aldera ertzaintzaren patruila-auto bat GI-2620 errepidean zihoala, Arrasatetik Aramaiorako bidean, ibilgailu bat atzeman zuten pista batetik errepide horretara sartzen, atzealdea nahiko jaitsita zuela. Ibilgailua gelditu zuten eta atzealdean metalezko pieza ugari zituztela ikusi zuten ertzainek.
Piezak obretako biltegitik lapurtutakoak zirela ikusita, ibilgailuan zihoazen hiru gazteak atxilotu zituzten ertzainek. Hiru atxilotuek polizia-aurrekariak dituzte.
Ikusi mapa handiago