Ibilbidea iazko bera izango dela iragarri dute: lehenengo etapa Zalduondo-Azikorri-Leintz Gatzaga izango da; bigarrena, Leintz Gatzaga-Anboto-Otxandio. Eta azkena, Otxandio-Gorbea-Murua.
Izena emateko epea zabalik dago eta apirilaren 23an bukatuko da. Interesa dutenek adi ibili beharko dute, izan ere, mugatuta izango da partehartzaile kopurua; asko jota 40 lagunek parte hartu ahal izango du. Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, honako telefono zenbakira dei daiteke: 943 77 12 28.