Bestalde, Linaresen jokatu zen Espainiako kros txapelketa. Kadete mailan 14. sailkatu zen Andoni Perez, baina Euskal Herriko korrikalari azkarrena izan zen.
Aste bukaeran elkarteen arteko Espainiako txapelketan parte hartuko du Perezek Bidasoa taldearekin.
Anoetan jokatuko dituzte IV. Europirenaiko Jokoak, eta Arrasateko Maialen Axpek, Jonathan Perezek eta Lore Marrek parte hartuko dute pertika-jauzian.