Hiru DJ sesio, Maritxu Kajoiko gaupasa girotzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko urr. 1a, 13:11
Doinu elektronikoak ohitura ari dira bihurtzen Maritxu Kajoi gauean. Aurten hiru jaialdi egingo dira: Sampry tabernan, Whiskerian eta Hiru aretoan. Gauerdian hasi eta goizeko ordu txikietara arte ez da dantzan egiteko aukerarik faltako.

Azken urteotan ohitura ari da bihurtzen Maritxu Kajoi egunean musika elektronikoan eskaintza zabala izatea. Eta ez hori bakarrik: egun, arrasatearrendako hain berezia den egun horretako zuzeneko musika eskaintzan, musika elektronikoa protagonista nagusia dela baiezta daiteke. Txikiteroen zaindari kuttuna doinu berrietara –ere– ezin hobeto moldatzen den seinale.
Aurten herriko hiru txokotan izango dira disko jartzaileen sesioak. Sampry tabernan Pablo Akarosek eta Papik egingo dituzte DJ lanak. Sesioa 00:30ean hasiko da. Bestalde, Whiskerian ere ez da dantzarako aukera faltako; bertan, Arce, Raul, Guto eta Armen izango dira disko jartzaileak. Azken emanaldi hauek 1:00etatik aurrera hasiko dira.

Uholdea elektronikoa Hiru aretoan
Emanaldi aipagarriena, baina, Hiru aretoan antolatu duten jaialdi elektronikoa izango da. Izan ere, musika estilo hori jorratzen duten zazpi musika egilek hartuko dute parte, 00:00etatik 14:00etara. Hona hemen Hiru aretoko agertokian izango diren protagonistak: Ima Txill Aut, Balza Kpk, Txef_A Flumo, Pablo Akaros –Sampry tabernan egon ostean izango da Hiru aretoan–, Koldo Intermusic, Haitz Nothing Without eta Asier & Ibok. 14 ordu iraungo duen uholde elektroniko horretan barneratzeko 10 euro besterik ez dira ordaindu behar. Eta gainera, lehen tragoa doan izango da. Hortaz, guztira dozena bat DJ sesio izango dira Maritxu Kajoi gauean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak