Elkarteen ordezkaritza
26 bat lagunek osatutako batzordea izango da hori. Adibidez, kide izango dira alkatea, udal talde politiko bakoitzeko ordezkari bana, Udalean ordezkaritzarik ez duten alderdi politikoen ordezkariak, baserri eta auzoetako alkateak, eta hainbat elkarte edo taldetako ordezkariak; batzuk aipatzearren: ekologistak, pertsona nagusien ordezkariak, langileenak, gazteenak, emakumeenak, ikastetxeenak eta baserritar eta sindikatuen ordezkariak.
Horixe da, labur esanda, Egitamu Orokorraren Gaineko Aholku Batzordea. Aldeko 12 botorekin onartu zuten batzorde berriaren araudia. Alde bozkatu zuten Talde Mistoak, EAk eta EAJk; eta PSE-EE, Aralar, PP eta EB-Zutik koalizioa, berriz, abstenitu egin ziren.