Hipo eta Tomax pailazoak sukaldean sartuko dira martitzenean

Mirian Biteri 2009ko otsailaren 18a

Haurrek Hipo eta Tomax pailazoen abenturak ikusteko aukera izan dute martitzenean, otsailak 24, Amaia Udal Antzokian. Sukaldarien istorioa kontatzen duen ikuskizuna 17:00etan izango da.

Emanaldi dibertigarria aurkeztuko du bikoteak. Hipo garbitzailea eta Tomax zaintzailea Argiñano sukaldari ezagunaren telebista platoan elkartuko dira eta aspaldi zeukaten ametsa errealitate bihurtzen saiatuko dira: egun batez sukaldari famatuak izan eta umeei Cola-Cao pastela nola egin erakustea.

Horretarako, Argiñano sukaldariari errezeta liburua lapurtuko diote eta horretan azaltzen diren osagaiekin esandako pastela egiten saiatuko dira. Tomax sukaldari lanetan jarduten duen bitartean, Hipo horren laguntzailea izatearekin konformatu beharko da.

Pastela gertatzea ez dela horren erraza konturatuko dira; arazo asko izango dituzte pastela prestatzeko. Mikel Sarriegiren eta Joserra Fachadoren ikuskizuna lau urtetik gorako umeendako da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak