Ez ohiko bilkura deitu du alkatetzak, ez ohiko egun eta orduan: astelehenean (urriaren 25ean), goizeko bederatzietan. Eta gai-zerrenda ere ez ohikoa da, gai bakarra landuko dute-eta: gure ibarreko hiltegi publikoaren gaineko puntua.
Zera
da asteleheneko bilkuran planteatuko dutena: "hasierako izaeraz
onartzea Tokiko Merkataritza-Sozietate baten bidez hiltegiaren
zerbitzu publikoa eman eta hortik eratorritako jarduera ekonomikoa
burutzeko komenigarritasuna eta egokitasuna egiaztatzen duen Memoria;
eta baita Hiltegi Zerbitzuaren Erreglamendua ere".