Hilean ia 200.000 litro ur kotxeak garbitzeko, Garagartzako gunean

Jon Berezibar 2008ko api. 3a, 14:42
Garagartzako autoen garbigunean zerbitzu berriak ipiniko ditu Arrasateko Udalak. Batetik, komun publikoak ipiniko ditu eta bestetik, garita bat, atezain batendako. Oraingo asteko gobernu batzarrak onartu egin du elektrizitate hartunea egitea gune hartan esandako bi zerbitzu berriak ipintzeko. Garbiketa sistema bera ere aztertzen dabiltza ur kontsumoa oso altua da-eta: bataz beste eguneko 6.500 litrokoa.

Rafa Ugartek, Udaleko Ingurumen Saileko teknikari-buruak emandako azalpenen arabera, komunak ipini behar dituzte han inguruan ibiltzen diren pertsonendako, bai erabiltzaile zein bertatik igarotzen direnek erabil ditzaten. Horrez gainera, ikuskatzaile bat ere egongo da han.

 

Bestalde, Garagartzako Autoen Entretenimendu Gunearen harira, udal teknikariak jakinarazitakoaren arabera, kezkatuta dabiltza ur-kontsumoaren gainean jasotako datuekin. Ugartek adierazi du 2007ko ur kontsumoaren datuak direla oso altuak eta kontsumo hori murrizteko neurriak aztertzen dabiltzala. Teknikariaren beraren berbetan "oso oso altua" da eguneko bataz besteko kontsumoa garbilekuan – 6.500 litrokoa – eta hori gutxitzeko neurriak hartu behar direla ohartzen du Ugartek. Urik behar ez duten sistemaren baten pentsatzen dabiltza eta baita ere ur hori berrerabiltzeko moduak aztertzen dabiltza.

 

 

2007ko datuei dagokienez, oro har, urte guztian bi milioi litro ur pasatxo kontsumitu dira Garagartzako garbigunean. Horrek esan gura du hilean ia 194.000 litro kontsumitu direla edo bestela esanda, egunean 6.348 litro. Kontuan hartuta auto bat garbitzeko 100 bat litro erabiltzen direla, Udalak kalkulatu du 63,5 auto pasatzen direla.

 

Izan ere, Ugartek esandako moduan, hasieran pentsatutakoa baino erabiltzaile gehiagok jotzen dute Garagartzako Entretenimendu Gunera automobila garbitu edo olio aldaketak egitera. Sarri ilarak sortzen dira, bereziki, eguraldi ona dagoenean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak