Hilaren 22an jokatuko da Euskal Herriko mus txapelketaren Arrasateko kanporaketa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko urt. 10a, 20:27
Euskal Herriko mus txapelketaren bigarren edizioaren Arrasateko kanporaketa urtarrilaren 22an jokatuko da, Irati tabernan.

Izena eman gura duenak bikotea aurkitu eta Irati, Iluntz eta Basati tabernetan dauden izenemate zerrendetan izena eman beharko du. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, baina, bikote kopuru mugatua du kanporaketak. Hortaz, adi ibili behar.

Denendako sariak
Euskal Herriko mus federazioak antolatzen duen txapelketa honen bereizgarrietako bat da parte hartzaile guztiek oroigarri bat jasotzen dutela.
Sekulako sariak banatuko dira. Bikote irabazleak txapela, garaikurra, 3.000 euro eta lau lagunendako bidai bat irabaziko du –nazioartera–. Txapeldunordeendako, berriz, garaikurra, 1.500 euro eta kanariar uharteetara bi lagunendako bidaia. Eta hirugarren bikoteak, 500 euro eta lau lagunendako asteburuko egonaldia Lesakako Atxaspi hotelean. Laugarren bikoteak ere 500 euro jasoko ditu eta bosgarren bikotetik 16. bikotearengana arte opari txikiak banatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak