Hilabete barru gertu, nagusiendako zirkuitu bio osasuntsua

Ubane Madera 2009ko ira. 21a, 11:52
Hilabete barru estreinatzeko moduan izango dute Arrasateko pertsona nagusiek parke berria. Ez da, gainera, parke hutsa izango; baizik eta, gorputzari eragiteko aparatuak izango dituen zirkuitu bio osasuntsua da eraikiko dutena. Hamar aparatu izango ditu.

Galiza kalearen eta Santa Marina kalearen azpiko aldea aukeratu dute Udaleko ordezkariek parkearendako; bestela esanda, bolalekuaren azpiko aldea, Gernika Oinezkoen Zumardiko gunea. Arrasateko Udaleko Gizarte Ongizate Sailarekin kontsultatu ostean hartu dute parkea han kokatzeko erabakia, bi arrazoirengatik: oinezkoen pasealekuak gune horretan plazatxo moduko bat egiten duelako. Eta bestetik, jende asko ibiltzen delako inguru hartan.

Hamar aparatu

Hamar aparatu ekarriko dituzte zirkuiturako, bakoitza bere izen eta funtzio jakinekin. Izan ere, gorputzeko hainbat ataletako giharretako indarra lantzen laguntzen dute aparatuok: besoetako giharrak, lunbarrak edo gerrialdeko giharrak eta izter eta oinetako giharrak.  

Gasteiztik ekarriko dituzte aparatuok, Yor enpresatik; bestela esanda, Arrasateko parkeetako ziburu-zaburu berri gehienak ekarri dituen enpresatik: Santa Barbara eta Zerrajerako parkeetako jolasak, adibidez, Yor enpresarenak dira.

Nagusiendako zirkuitua medizina tradizional txinatarrean oinarrituta dago. Gaixotasun kardiobaskular, artritis eta halakoei aurre egiten laguntzen du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak