Buru argiarekin, bizitza luzeko oroitzapenak konpartitu zituen GOIENArekin; gura izan zuen azpimarratu jaiotzez Salamancakoa izan arren "guztia zor diola" beso zabalik hartu zuen herriari, Arrasateri.
Besteak beste, urte luzez ibili zen Portaloiko kioskoan gozoak saltzen; Elmako ugazaben etxean ere lan egindakoa zela kontatu zuen, eta baita bere senarra pipak saltzen ibiltzen zela zinema sarreran.
Umoretsu eta pozik aurkitu genuen egun hartan Marina Sanchez; espero dezagun hala izatea, baita ere, bizi izan dituen azkeneko egunak.