Jokin Zaitegi kalean La Caixak duen bulegoaren kontrako erasoaren ondotik ospitaleratu zuten Fernandez, arnas arazoengatik. Aurrez gaixotasun larriak izandakoa zen gizonezkoa eta urtarrilaren 5eko gertakariek ez zioten onik egin.
Sutearen eraginez, kalera atera zituzten 50 bat bizilagun eta horietako batzuk egunak eman zituzten hoteletan etxera itzuli ezinik.
Fernandez erasoaren hurrengo egunean, urtarrilaren 6an, etxean zen, baina 7an gaizki sentitzen hasi zen eta 8an Txagorritxu Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman zuten. Haren aldeko hileta elizkizunak atzo iluntzean egin ziren San Juan Batailatzailearen parrokian.