Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lau urte ditu Maialen Zulueta arrasatearrak. Leuzemia diagnostikatu zioten joan den urteko martxoan eta kimioterapia tratamendua jaso du. Medikuek esan diete Maialenek ezingo duela beste bi urte jasan kimioterapia tratamendua eta soluziorik onena hezur-muinaren transplantea dela. Hori dela-eta, emaile bila dabiltza bere gurasoak. Arrasate Irratian egin diote elkarrizketa Asier Zulueta Maialenen aitari.