Ibarrean Arrasaten bakarrik egingo dituzte ikastaro horiek; gainontzeko herriak Irun, Hernani, Tolosa eta Donostia dira.
Behobiako antolatzaileek datu bat bota dute: aurtengo maratoi erdian emakumezkoen parte-hartzea izenemate osoaren %14 izan da. Eta, gainontzeko herri lasterketetan datu horrek behera egiten du. Hala, gainontzeko herrietan emakumeen parte hartzea %20ra iristen dela jakinda, emakumeak atletismoan murgiltzeko egitasmoa jarri dute abian.
Doan izango da
Musakolan egingo duten ikastaroan, adin guztietako emakumeendako entrenamenduak zelan egin irakatsiko dute, poliki-poliki herriko lasterketetan geroago eta emakume gehiago ikusteko. Informazio gehiago Musakolako kiroldegian: 943 77 16 77.