Herritarren leialtasuna lortzeko, txartel berezia aterako du Ibai-Artek

Txomin Madina Milikua 2008ko eka. 17a, 10:45
Irailetik aurrera, eta Rural Kutxarekin elkarlanean, txartel berezi bat kaleratuko dute. Eibar, Zarautz edo Bergaran dagoeneko martxan da txartel hau.

Merkatalguneen gertutasuna, komunikabide berriak direla eta hiriburuak bertatik bertara izatea, azkenaldian hainbeste entzuten dugu krisia… Herrietako dendariek gero eta zailagoa dute herriatarrak euren dendatara erakartzea. Horrek, ekimen berriak abian jartzea ekarri du, eta halaxe egingo dute Arrasateko Ibai-Arte dendarien elkartekoek. Hainbat onura ekarriko du  bezeroentzat, beti ere  leialtasuna lortzeko helburuarekin: zozketetan parte hartzea ahalbideratuko duen puntukako sistema, deskontuak, sariak edo dirua bueltatzea adibidez.

Aurrera begira, gasolindegi eta aparkalekuetan ere erabili ahal izatea da nahia. Dendarien artean, Arrasate teilaturik gabeko merkatalgune handia bihurtu gura dute.

Rural Kutxarekin batera aterako dutela txartel hau baina horrek ez du esan nahi bezeroek bertan derrigorrez kontu bat ireki behar dutenik.

Bezeroen artean zabaldu aurretik, Ibai-arte elkarteko dendariei eurei ere azaldu diete proiektua, eta hauek dituzten zalantzak argitzeko aukera izan dute, eta txartela ezartzeak  ez die gehiegizko aldaketarik ekarriko.

Irailetik aurrera

Ibai-Artetik esan dutenez,  asmoa da bezeroek ikustea dendariengandik zerbait jasotzen dutela. Oraindik ere xehetasun batzuk zehazteke dauden arren, espero dute irailean, eskolara itzulerarekin batera txartela kalean egotea. Berau lortzeko, Ibai-Arteko dendetara edo Rural Kutxara joan beharko da.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak