Kultura zinegotziak gaineratu zuen urteurrenari dagozkion ekitaldiak ez dituztela bakarrik Arrasateri hiri-gutuna (Carta Puebla) eman zioten egunera mugatuko, maiatzaren 15era, alegia; euren asmoa da egitarau zabalagoa prestatu. Dena den, Aranburuk adierazi zuen Arrasateko urteurrena ospatu edo ez, talde bakoitzak erabaki beharko duela, euren asmoa dela Arrasateko historian sakondu eta horren arabera, gero erabaki.
Aurrekontua landu behar
Aranburuk jakinarazi zuen baita ere, halako kasuetan bestelako herri batzuetan egin dituzten ekitaldiak aztertzen era badabiltzala, Tolosa, Mutriku eta Getariakoak, adibidez. Dena den, azpimarratu zuen aurrekontua definitzea izango dela zailena, Udalak jaso dituen proposamen batzuen aurrekontua, adibidez, oso altua delako. Datorren kultura batzordean landuko dute kontua.