Herritarren atxikipen ahalik eta zabalena bilatuko dute "Ino Udaletxera" ekimenarekin

Jon Berezibar 2008ko eka. 17a, 20:36

Herrian hainbat gizarte esparrutan diharduten lagunak bildu eta taldea osatu dute alkatearen askatasuna eskatzeko. Hasteko, sinadura bilketa egingo dute eguaztenean hasita. Gaurko aurkezpenean Ino Galparsororen atxiloketa "injustoa eta basatia" izan dela agertu dute eta, horregatik sortu dute 'Ino Udaletxera' izeneko ekimena, Arrasateko alkatearen askatasuna exijitzeko. Bihar bertan hasiko dira atxikimenduekin: aste osoan zehar 19:00tatik 21:00era jasoko dituzte sinadura Portaloian.

Galparsoro atxilotua izatea "injustoa" dela diote "inongo errurik ez duen pertsona kartzelan dutelako" eta "basatia", "kartzelaratu zuten moduagatik". Hala, aurkezpenean adierazi dutenez, "herritar guztien gizalegezko oihartzun bihurtu" gura dute ekimenarekin. "Ino Arrasateko biztanleek zilegitasunez eta era demokratikoan aukeratu" zutela azaldu dute eta "kartzelarazteak bizi dugun gatazkari" ez diola "konponbiderik ekartzen". Are gehiaho, gehitu dute "elkar ulertzeko zailtasunak gehitu" egiten dituela.

Nabarmendu nahi izan dute, era berean, "kolore guztietako pertsonek" egin dutela bat deiarekin eta aurrerantzean "ahalik eta anitzenak" izaten segituko dutela. Ahalik eta herritar gehienera heltzea da nahia eta horretarako sinadura eta atxikipen bilketa herri osoan, lantegi zein gunetan egingo dute. Ekimena Arrasatera mugatu dute, hortaz herrian bakarrik jasoko dira sinadurak – Arrasatekoak izan barik, adibidez, herria lan egiten dutenek ere sinatu dezaketelarik.Hain zuzen, azpimarratu dute "lehen ekintza honetan konpromisoa eta protagonismoa arrasatearrei" eman gura zaiela.

Sinadura bilketaren egutegia

Ekainak 18: 19:00 - 21:00 Portaloian

Ekainak 19: 19:00 - 21:00 Portaloian

Ekainak 20: 19:00 - 21:00 Portaloian eta Arimazubi

Ekainak 21: 12:00 - 14:30 eta 19:00 - 21:00 Portaloian

Ekainak 22: 12:00 - 14:30 Ziorla taberna inguruan

Ekainak 23: 19:00 - 22:30 Portaloian

Ekainak 24: 20:30 - 22:00 Portaloian

Ekainak 25: 18:15 - 21:00 Monterron parkearen aurrean

Ekainak 27
: 19:00 - 21:00 Portaloian eta Arimazubin

Ekainak 28 eta 29: Kiroledegiko igerilekuetan.

Uztailean zehar lantegietan jardungo dute sinadura biltzen.

Aurkeztutako agirirari atxikimendua eman diotenen zerrenda:

  • Iraitz Agirre 
  • Joserra Agirreurreta    
  • Kepa Altube    
  • Lourdes Altuna   
  • Bittor Amozarrain    
  • Juan Jose Ansoategi   
  • Jesus Mª Apraiz    
  • Amaia Arana    
  • Edorta Arana    
  • Goio Arana 
  • Oihana Aranburu    
  • Mariatxen Aranzabal    
  • Patxi Arburua      
  • Juan Luis Arexolaleiba "Gatxi"      
  • Izaskun Arriola      
  • Itxaro Artola      
  • Iñazio Azkarraga-Urizar      
  • Jose Mª Balanzategi      
  • Iker Barandiaran      
  • Eneko Barberena      
  • Oier Beitia      
  • Marta Eizagirre      
  • Joxe Etxebarria      
  • Amaia Gabilondo      
  • Ines Gardoki      
  • Mª Jose Gil      
  • Danel Goikolea      
  • Patxi Goikolea
  • Fermi Goitia  
  • Mikel Gonzalez      
  • Aitor Guridi      
  • Felix Hernandez      
  • Txaro Iraeta      
  • Mikel Irizar      
  • Juan Pedro Iturbe      
  • Jokin Iturriotz      
  • Josu Juan Llodio      
  • Jon Ander Juldain       
  • Joaquin Lagunilla      
  • Amaia Larrañaga      
  • Marisa Larrañaga      
  • Mila Larrañaga  
  • Sagrario Lopez      
  • Aitor Lopez Rekarte      
  • Jesus Mª Lopez Rekarte      
  • Rafa Luengo      
  • Rosa Mª Maiztegi      
  • Luis Mª Mendarozketa      
  • Julia Monje      
  • Andoni Mugika      
  • Aitor Murgoitio      
  • Antonio Murillo  
  • Maite Murua
  • Jose Mª Ormaetxea
  • Maider Osa
  • Ines Osinaga
  • Jose Ramon Petreñas
  • Ander Rodriguez
  • Isidor Solupe
  • Larraitz Trojaola
  • Pilar Ubago
  • Joseba Ugalde
  • Pello Urizar
  • Jose Mª Velez de Mendizabal
  • Jose Ramon Vitoria
  • Amaia Zeziaga
  • Josebe Zubizarreta
  • Xabier Zubizarreta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak