Herritar talde batek 'Utzi Arrasate bakian!' lelopean manifestazioa deitu du

Iker Barandiaran 2009ko ira. 26a, 16:08
Arrasateko herritar talde batek salatu ditu "zuzenbideko estatuaren izenean egiten diren gehiegikeriak"; hala, manifestazio isila deitu dute eguenerako, urriaren 1a.

Pakito Arriaranen senideek, Salvadorreko Lagunen ordezkariek, hainbat zinegotzik eta beste hainbat herritarrek prentsaurrekoa egin dute gaur, zapatua, "Utzi Arrasate bakian!" lelopean.

Azaldu dute "dena ez dela posible" herri honetan, eta ezin direla "norbere eskubideak aldarrikatu beste herritarrenak zapalduz. Ezin da alkatea espetxeratu, tabernetako bezeroak mehatxatu, hogeitaka urtetan egon diren herriko seme-alaben argazkiak besterik gabe kendu, nazioarteko herriekin egiten diren elkartasun ekimenak besterik gabe zapuztu...".

Hala, Arrasateko herria bakean uzteko eskaerarekin bat egiteko, manifestazio isila deitu dute eguenerako, urriaren 1a, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak