Herritar talde bat kaleko katuen ugalketa kontrolatzeaz arduratzea nahi du udalak. BIDEOA

Arritxu Barruso 2008ko uztailaren 23a

Arrasateko Ezker Batua-Zutik koalizioak salatu egin zuen gaur egun katu ugalketari aurre egiteko Arrasateko Udalak erabiltzen duen metodologia. Katuak harrapatu eta hil egiten zituzten orain arte eta koalizioak katuenganako tratu etikoagoa eskatu du. Arrasateko udal gobernuak azaldu du orain arte katuen arazoaz arduratzen zen enpresarekin lan egiteari utzi diotela eta, gaur egun, Bergarako Elur txakurtegiak jasotzen dituela katuok. Dena dela, aurrera begira udal gobernuaren asmoa da herritar talde batekin elkarte bat sortu eta horiek arduratzea katuen ugalketa kontrolatzeaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak