Erregelamenduan arautu da ortu horiek 50 metro koadro inguru izango dituztela eta zurezko etxolatxo bat egongo dela, onuradun guztiendako erabilgarri biltegi, aldagela, kutxa, bulego eta komunekin. Aleak gordetzeko biltegiak eta hormigoizko askak ere egongo dira, besteak beste.
Nekazaritza ekologikoa
Erabilera pribatukoak izango dira betiere, baina jabetza Udalarena izango da. Hala, Arrasateko edozein herritar izan daiteke onuraduna eta gehienez ere 20 urterako erabili ahalko du erabiltzaile bakoitzak egokitutako ortua.
Hori bai, ortu bat eskuratzeko, interesa duenak frogatu egin beharko du nekazaritza ekologikoaren jardunbideak ezagutzen dituela eta, horretarako, Udalak antolatuko duen ikastaro baten hartu beharko du parte.
Kuotei dagokionez, hilabeteko edo hiruhilabeteko ordainketa ezartzekotan da Udala.