Herritar asko eta politiko ezagunak elkartu dira kale erasoa gaitzesteko

Maider Arregi 2007ko urtarrilaren 11

La Caixaren kontra egindako erasoa gaitzesteko agerraldi isila egin dute gaur, urtarrilak 11, herriko plazan. Oso jendetsua izan da, Udaltzaingoaren arabera mila lagunetik gorakoa. Bertan izan dira besteak beste, Inazio Lakuntza, Arrasateko alkatea, Diputatu Nagusi Joxe Juan Gonzalez de Txabarri(EAJ); Batzar Orokorretako ordezkari Leire Ereño (EA); PSE-EEko Gipuzkoako idazkari orokor Manuel Huertas eta Alberto Buen senadorea; EBko Gipuzkoako koordinatzaile Antton Karrera; PPko Gipuzkoako idazkari orokor Carlos Sancho eta Regina Otaola batzarkidea eta Aralarko Rebeka Ubera batzarkidea eta Gipuzkoako koordinatzaile Oxel Erostarbe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak