Herriko zenbait presoren egoera salatu dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko mar. 29a, 11:06
Azken hilabete hauetan Arrasateko hainbat presok zigor eta jipoiak jasan dituztela salatu du Arrasateko Amnistiaren Aldeko Batzordeak.

Igor Letona preso arrasatearra jipoitua izan dela esan dute. Orain 15 egun, patiotik ziegara zihoala hiru funtzionariok biluzteko esan omen zioten eta uko egin zuenez ziegara eraman eta jipoitu egin zutela salatu du batzordeak. Gorputzean handituak eta ubeldurak dituela gaineratu dute.

Kristina Larrañagaren egoerarekin ere kezkatuta daude. Dokumentu guztiak kendu dizkiotela salatu du Amnistiaren aldeko batzordeak, Azkainen bizitzera behartzen dutela eta ez diotela kartzelan dagoen Aratz semea bisitatzen uzten salatu dute.

Zigorrak

Azkenik, otsailean euskal preso politikoek burututako borrokaldiaren ondotik Arrasateko hainbat presok zigorrak jaso dituztela salatu dute. Kepa Urra, Premin San Pedro, Jose Gabriel Urizar, Txus Goikoetxea eta Luis Mari Azkargortaren kasuak aipatu dituzte. Isolatuak, hainbat astez pasioz pribatuak eta bisita eta biss-etan arazoak izan dituztela esan dute.

Hau guztiarengatik presoen eskubideak errespetatuak izan behar dutela esan dute eta euren estatus politikoa onartua.


Gainera, Gipuzkoan burutu berri diren 7 atxiloketak salatu dituzte. Kezka agertu dute guardia zibilaren eskuetan atxilotuek jasan ditzaketen torturak direla-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak