Alde zaharrean hasi dira udaltzainak inprimakiak lagatzen. Hala, atzo utzitako inprimakiak batu egingo dituzte gaur, eta alde zaharreko gainerako negozioetan inrpimaki berriak utziko dituzte. Gero auzoetan hasiko dira gauza bera egiten.
Borondatezkoa
Hori bai, Udaltzaingotik azpimarratu gura izan dute inprimakiok bete eta datuak ematea borondatezkoa dela. Edozelan ere, kontatu dute orain arte jendeak ondo hartu duela informazio hori ematea.
BAZen eta Udaltzaingoan
Esandakoa bada, datozen egunotan udaltzainak ahaleginduko dira Arrasateko negozio guztiak bisitatzen. Hala ere, baliteke baten batek ihes egitea, eta hori dela-eta, jakinarazi dute gura duenak inprimakiak eskuragai izango dituela Biztanleen Arreta Zerbitzuan eta Udaltzaingoan bertan.