Herriko musikariak deitu ditu rugbi taldeak 12. Garagardo jaian parte har dezaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko mai. 26a, 17:55
12 urte beteko ditu Arrasateko Rugbi taldearen Garagardo jaiak, eta honezkero arrasatearrek ez dute ekaineko lehen aste bukaera ospakizun hori barik ulertzen. Aurten karpa ekainaren 3tik 5era egongo da zabalik.

Hori bai, ez dute "musika gogorra" nahi, eta bakarlari eta folk taldeendako da bakarrik. Saria musika materiala –400 bat euro lehenak eta 200 bigarrenak– izango da, Lazkano musika dendaren eskutik.

 

2011an, karpa aste osoan zabalik

 

Kajoi taberna, Lazkano denda eta Udala izan ditu lagun rugbi taldeak. Bestalde, Aranburuk gaineratu du ekimena datorren urtera begira antolatu dutela: "Aurten ez da lehiaketa izango eta sariak musikarien artean zozketatu egingo dira. Baina asmoa da, datorren urtean lehiaketa bat antolatzea eta bestelako ekimenekin batera, karpa aste osoan zabalik izatea". Parte hartzaile kopurua mugatua da eta musikariek doan afalduko dute. Bi kantu aurkeztu behar dira MP3an, Lazkano dendan edo musika@kajoi.e.telefonica.net

helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak