Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak 25 urte beteko ditu aurten. Dagoeneko hasi dira hainbat herritar urteurrenaren gaineko ekitaldiak eta bestelakoak antolatzen.
Horren harira, AEDk deialdia egin die Arrasateko musika taldeei eguenean, martxoaren 6an, AEDk Pablo Urangan daukan egoitzan, 18:30ean egingo duten batzarrera joateko.
Batzar horretan AEDko kideek herriko musikariei azalduko diete zer asmo dituzten. Aztertzen dabiltza hainbat kantu batzea eta irailerako prestatzen dabiltzan jaian hainbat kontzertu egitea, besteak beste.
Informazio gehiago: 943 77 12 28.