Herriko kirol instalazioen egoera "penagarria" salatu du PSE-EEk

Edu Mendibil 2010ko mai. 5a, 12:13
Aritz Arrieta PSE-EEko bozeramaileak Arrasateko kirol instalazioen egoera "lotsagarria eta penagarria" dela salatu du, komunikabideei igorritako ohar batean.

Kirol aparailuak sarritan hondatzen direla dio Aritz Arrietak. Haren esanetan, korrosioaren eraginez izorratzen dira, eta horretan badute eragina baita hezetasunak eta sabaien egoera eskasak. Orain dela hiru agintaldikoak izan daitezke aipatutako solairuak, Aritz Arrietaren
hitzetan. PSE-EEko zinegotziaren ustez, gimnasiorena eta fitness eta muskulazio gelaren egoera biziki lotsagarria da.

PSE-EEko bozeramailearen arabera, negu partean pneumonia harrapatzeko arriskua ere badago eta udan aldiz, beroagatik itota bukatu dezakete erabiltzaileek.

Kirol instalazioen egoera Aukeako presidente Yolanda Perez de Arenazaren aurrean eta Aukeako batzarraren aurrean salatu dutela baina ez dutela inolako erantzunik jaso dio Arrietak. Aritz Arrietako gehitu duenez, herritar asko zuzendu dira alderdi
sozialistarengana, kirol instalazioen egoera penagarria salatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak