Herriko hainbat zerbitzuk ordutegi bereziak izango dituzte Gabonetan

Herriko zerbitzuek egutegi eta ordutegi bereziak izango dituzte Gabonetan. Besteak beste, Musakolako kiroldegiak, udal liburutegiak, autobus zerbitzu urbanoak, Biztanleen Arreta Zerbitzuak eta udaletxeak ordutegi bereziekin egingo dute lan.

Musakolako kiroldegia itxita egongo da abenduaren 22an –Santamasetako bazkaria bertan egingo da–, eta 25ean eta urtarrilaren 1ean. Hala iragarri du Aukea kirol zerbitzuak. Gainera, abenduaren 24an eta abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean 19:30ean itxiko dituzte ateak. Azkenik, urtarrilaren 6an beste edozein jaiegunetako ordutegia izango dute, hau da, 8:30etik 14:00etara.
Udal liburutegia, bestalde, itxita egongo da abenduaren 22, 24, 25, 26, 27 eta 31n eta urtarrilaren 1, 2, 3, eta 6an. Eta zabalik egongo den egunetan –hau da, abenduaren 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 4 eta 5ean– ohiko ordutegiarekin egingo dute lan, hots, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

Urbanoa, BAZ eta Udaletxea
Autobus urbanoak abenduaren 22an, 24an eta 31n ordubete lehenago etengo dute zerbitzua; 19:00etan irtengo da azken autobusa. Eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an ez da urbano zerbitzurik egongo.
Azkenik, BAZ itxita egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Eta abenduaren 22, 24 eta 31n goizez bakarrik egingo dute lan (8:30-14:00). Gainontzeko egunetan, ohi moduan. Udaletxea, berriz, itxita egongo da abenduaren 22, 24, 25 eta 31n.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.