Maala biribilgunetik Uarkape gunerainoko errepidearen bi erreiak asfaltatzen 34.870 euro inbertituko ditu.
Arbolapetatik gertuen dagoen erreian, Monterron eta San Frantziskoko biribilgune arteko zatian, berriz, 14.805 euroko konponketa lanak egingo dituzte.
Beharren araberako lanak
Inguruan segituz, Otalora kalea eta Zarugalde kaleko hainbat gune ere asfaltatuko dituzte (3.522 euro), Uribarri etorbideko Uriburu kalearen azpiko aldea ere asfaltatuko dute (2.465 euro), eta orokorrean, herrian dauden beharren araberako asfaltatze lanak egingo dituzte (42.854 euro).