Herriko bazter guztiak euskal presoen aldeko mezuz betetzeko deia egin du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Txomin Madina Milikua 2009ko mar. 17a, 21:29
Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek, preso ohiek eta preso eta iheslarien senideek agerraldia egin dute pasa den astean Ertzaintzak kartelak kendu zituen lekuan.

Agerraldian Ertzaintzaren azken ekintzetako batzuk kritikatu dituzte, besteak beste, Arrasateko presoen argazkiak kendu izana. Ertzaintzaren jarrera poliziala, EAJren jarrera politikoari guztiz lotuta dagoela gaineratu dute Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek.

Adierazi dute era berean, PSOEren Gobernuak euskal presoen kolektiboa ezabatzeko salbuespeneko neurriak ezarri dituela espetxeetan. Neurri horien artean aipatu dituzte minbizia duten presoak espetxean mantentzea, biziarteko espetxe zigorra praktikan ezartzea, sakabanaketa eta bakartzea.

Azpimarratu dute azken euskal preso politikoa etxean egon arte Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ez diola amnistiaren alde borrokatzeari utziko eta herritarrei dei egin diete Arrasateko bazter guztiak euskal preso politikoen aldeko mezuz betetzeko.

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka indartzera eta horretarako antolatutako ekimenetan parte hartzera deitu ditu herritarrak Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Zentzu horretan, pasa den asteko argazkiak kentzea eta euskal presoei aplikatzen zaien espetxe politika salatzeko, martxoaren 27an herriko plazan egingo duten elkarretaratzera gonbidatu dituzte herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak