Iturbide egoitzan edo Abaroa zaharrean egingo diete omenaldia Arrasateko aitaita-amamei. Besteak beste, luntxa emango diete. Ohi duten moduan, udal agintariak izango dira omenaldi horretan.
Bestalde, Sanjuanekin segituz, astelehenean Sanjuanetako egitaraua onartu egin zuen udal gobernuak; atzo, berriz, Txosna Batzordearen egitaraua txertatu zioten udal egitarauari, eta gaur (eguaztena), inprentara bidaliko dute.
Etxez etxe banatuko dute
Kultura Sailetik jakinarazitakoaren arabera, 10.000 kopia inguru egingo dituzte, eta datorren astean etxez etxe banatuko dute. Beranduen jota, ekainaren 17rako banatu beharko dute, izan ere, hurrengo egunean, ekainaren 18an hasiko dira Sanjuanetako ekitaldiak gimnasia erritmikoko erakustaldi batekin.